eus

GURE IKASTAROAK

GO FOR CAMBRIDGE Teleformación Barañain 2020-2021

Ingelesa 300 kopurua ESO y Bachiller clase virtual
 

Ingeles gaitasunak indartu eta B1/ B2 azterketa ofizialak prestatzeko beharrezkoak dituzten trebetasunak landu nahi dituzten, DBH eta Batxiler ikasleentzako eskainitako ikastaroa. Ikasleen ahozko gaitasuna indartuko da gehien bat, zehaztasuna eta hitz-jarioa landuz.

Ikastaroari ahalik eta etekin handiena ateratzeko, taldeak ikasleen mailaren arabera sortuko dira. Europako Marko Orokorrak "Marco Común Europeo" (MCER) ezartzen dituen parametroak kontuan hartuko dira mailak ezartzeko. 8 ikaslez osaturik egonen dira gelak gehienez. 

 

Metodologia

Saio birtual bakoitzak ulermena eta espresioa lantzeko jarduera desberdinak izanen ditu. Gainera, adin eta maila bakoitzerako aproposak diren gai eguneratuak proposatuko dira (joko komunikatiboak, solasaldiak, gai gaurkotuak, eguneroko bizitza, ikasketak, aisialdia...).

Horretaz gain, ikasleekin azalpen gramatikalak landuko dira haien ezagupenak areagotu eta praktikan jartzeko. Hortaz, ahozkoan zehaztasun maila handiagoa eskuratuz. 

Halaber, bi hizkuntz azterketa ofizialetako ahozkoaren (Speaking) teknika eta aspektu garrantzitsuenak azpimarratuko dira, ikasleak trebatu daitezen. 

Nori dago eskainia?

Nafarroako edozein ikastetxetan ingelesa maila hobetu nahi duten 1. eta 4. DBH bitarte/ Batxilergoko ikasleentzako eskainitako ikastaroa da. CNAIk ikastaroa bertan behera uzteko eskubidea izanen du. 

 

Iraupena

2020ko urriaren 5etik, 2021eko maiatzaren 31ra.

 

 

Ikasle berriak

Ikasle berriak, izen-ematea egiteko, aurre-froga bat egin beharko dute, ajuango@cnai.es helbidean eska ezazu.

Izena eman nahi baduzu 948 20 73 43 zenbakira dei ezazu edota info@cnai.es -era email bat bidali ezazu. 

 

Izen-emate epea 

Irailaren 20a arte.

Helburuak

- Hitz-jarioa eta zehaztasuna hobetzea.

- Atzerriko hizkuntzaren ezagupenak mantentzea eta areagotzea.

- Ahozko komunikazioarekin erlazionaturiko gaitasunak indartu, atzerriko hizkuntza hiztunekin interakzio oinarri bat sortuz.  

Ordutegia

Saioak astean behin, ordu batekoak izanen dira, honako ordutegian:

- B1:  astelehena eta asteazkena 16:30 etatik 17:30etara

- B2: astelehena eta asteazkena 17:30 etatik 18:30etara

Prezioa 295 eurokoa da ikasle bakoitzeko eta 3 ordainketetan eginen da:

- 50 euro taldea baieztatzean, 

- 122,5 euro urrian; 

- 122,5 euro abenduan.

 

Ikasleak kontu zenbakia argituko du fitxa betetzean. Gero, banku igorpena jasoko duen ordainketa betez. 

Eskaera ez dago aktiboa.


Gure buletina jaso nahi duzu?

Galdu ezin dituzun ikastaro berri, eskaintza eta informazio guztia eskuratzeko, eman ezazu izena.



Sus datos personales se incorporan a ficheros de los que es responsable CENTRO NAVARRO AUTOAPRENDIZAJE DE IDIOMAS SA, con domicilio en Avenida Central nº 1 - 2ª planta , 31010 Barañain (Navarra)), cuya finalidades son:

  • la gestión de datos recogidos en los formularios de la pagina web,
  • la gestión de contactos, la realización de acciones de comunicación comercial y la respuesta a consultas y sugerencias
  • la recepción de nuestro boletin de noticias
  • permitir la participación del interesado en procesos de selección de perosnal

Para cualquiera de las finalidades citadas es obligatorio el consentimiento de la persona interesada. De no prestarlo no podremos atender su solicitud. Estos datos se conservaran por tiempo indefinido en tanto no manifieste su voluntad en contra.

Sus datos no se cederán a ninguna entidad sin su consentimiento previo.

Puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, limitación de tratamiento, supresión, portabilidad, cancelación y revocar el consentimiento prestado, dirigiendo escrito con copia de su DNI a la dirección anteriormente citada o al correo electrónico: info@cnai.es.

También podrá en caso de no ver atendidos sus derechos presentar su reclamación a la Agencia Española de Protección de Datos.

Gurekin lan egin nahi duzu?



Erabiltzaile datuak ahaztu dituzu? Hemen sakatu.