Gardentasuna

Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea da edozein pertsona fisiko edo juridikok, dela bakarka eta bere izenean, dela elkartuta dauden edo ordezkatzen dituzten legezko erakundeen ordezkari gisa, informazio publikoa eskuratzeko duen eskubidea, Legean ezarritakoak baino beste mugarik gabe eta eskaera arrazoitu beharrik gabe.

Informazio publikoa da Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen mendeko subjektuen esku dauden eduki edo dokumentuak, edozein formatu edo euskarri dutela ere, eta beren eginkizunetan aritzean prestatu edo eskuratu badira.

Informazioa eskuratzea doakoa izango da, oro har, eta eskatutako moduan edo formatuan jarriko da eskura, ahal den guztietan.

1. Informazio publikorako eskubidea

Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea da edozein pertsona fisiko edo juridikok, dela bakarka eta bere izenean, dela elkartuta dauden edo ordezkatzen dituzten legezko erakundeen ordezkari gisa, informazio publikoa eskuratzeko duen eskubidea, Legean ezarritakoak baino beste mugarik gabe eta eskaera arrazoitu beharrik gabe.

Informazio publikoa da Gardentasunari, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen mendeko subjektuen esku dauden eduki edo dokumentuak, edozein formatu edo euskarri dutela ere, eta beren eginkizunetan aritzean prestatu edo eskuratu badira.

Informazioa eskuratzea doakoa izango da, oro har, eta eskatutako moduan edo formatuan jarriko da eskura, ahal den guztietan.

1.1. Zer da informazio publikoa

Gardentasunari buruzko Foru Legearen 4. Artikuluarekin bat informazio publikoa da:

Foru lege honetan aipatzen diren administrazio publikoek sortutako edo administrazio horiek dituzten informazioa, euskarria eta adierazpen-modua dela ere.

Era berean,  informazio publikotzat hartzen da beste entitate edo subjektu batzuek, zerbitzu publikoak ematen badituzte edo administrazio-botereak edo funtzio publikoak betetzen badituzte, duten egiletza edo jabetza, baldin eta jarduera publiko batean sortu edo lortu bada.

Informazio hori web orri honetan eta Gobernu Irekiaren Atarian argitaratuta dago. Aurkitzen ez baduzu, laguntza eska dezakezu transparencia@cnai.es helbidean, informazio publikoa eskuratzeko eskaera bilatu eta/edo formalizatzeko.

Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea ez da unibertsala, eta abenduaren 9ko 19/2013 Gardentasunari, Informazio publikoa eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko Legearen 14. Artikuluan eta Gardentasuna, Informazio Publikoa Eskuratzeari eta Gobernu Onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen  31 artikuluan ezarritako mugen mende dago.

 

1.2. Organo eskuduna

Informazio  publikoa eskuratzeko eskaerak ebazteko organo eskuduna zuzendari  kudeatzailea edo sozietateko beste figura batzuk dira, ordezkaritza-alhalmenak dituztenak.

1.3. Epeak

Oro har, dagokion erregistroan sartu eta gehienez  ere hilabeteko epean erantzun beharko zaio informazio publikoaren eskaerari.

Epe hori beste hilabete batez luzatu ahal izango da, baldin eta informazioaren bolumena eta konplexutasuna direla-eta  ezinezkoa bada lehenago adierazitako epean ematea. Kasu horretan, eskatzailerari ebazpena epe horretan emateko arrazoien berri eman beharko zaio, gehienez ere hamar eguneko epean.

1.4. Límites

El derecho de acceso está sujeto a ciertos límites, recogidos en el artículo 31 de la Ley Foral 5/2018, de 17 de mayo, de la Transparencia, Acceso a la Información Pública y Buen Gobierno cuando suponga un perjuicio para:

  • La seguridad pública.
  • La garantía de la confidencialidad o el secreto requerido en procesos de toma de decisión.
  • La prevención, investigación y sanción de los ilícitos penales, administrativos o disciplinarios.
  • La igualdad de las partes en los procesos judiciales y la tutela judicial efectiva.
  • Las funciones administrativas de vigilancia, inspección y control.
  • Los intereses económicos y comerciales legítimos, sin perjuicio de la publicidad de los convenios, contratos y otros actos administrativos conforme a esta ley foral.
  • El secreto profesional y la propiedad intelectual e industrial.
  • La protección del medio ambiente.
  • La información declarada reservada o protegida por normas con rango de ley.

La aplicación de estas limitaciones será, en todo caso, proporcionada atendiendo a su objeto y su finalidad de protección y deberá interpretarse de manera restrictiva y justificada.

Estas limitaciones solo serán de aplicación durante el periodo de tiempo determinado por las leyes o en tanto se mantenga la razón que las justifique.

1.5. Ez onartzeko arrazoiak

Ebazpen arrazoitu baten bidez, eskaera hauek ez dira tramitera onartuko:

 

  • Legeak eskubidetik kanpo uzten duen informazioari dagozkionak.
  • Zein entitateri zuzentzen zaizkion, haren esku ez dagoen informazioari dagozkionak eta eskumenduna zein den ez dakitenak.
  • Kontsulta juridikoei erantzuteko eskaerei edo txostenak edo irizpenak prestatzeko eskaerei dagozkienak.
  • Nabarmen zentzugabea, errepikakorra edo eskubideaz neurriz kanpo baliatzea dela eta, gehiegizkotzat jotzen direnak.
  • Prestatzen ari diren dokumentazioari , prestatzen ari diren materialari edo bukatu gabeko agiri edo datuei buruzkoak badira eta administrazio espedientekoak ez badira.
    • Amaitu gabeak, oraindik lanean ari diren eta irizpenik, txostenik edo onarpenik eman ez zaien langileak.
    • Kasu horretan, ebazpena emateko eskumena duen organoak eskaera egin duen pertsonari jakinarazi beharko dio ebazpena egiteko aurreikusitako denbora
  • Laguntza edo sostengu izaera duen informazioari dagozkionak
  • Oharrak, zirriborroak, iritziak, barne-erabilerako laburpenak edo garrantzi publikorik edo interes publikorik ez duten barne-komunikazioak.
    • Ez dira halakotzat hartuko: espedientea osatzen duten edo ebazpenekin eta bestelako administrazio-egintzekin zerikusia duten txosten juridikoak, teknikoak, ekonomikoak eta
  • Informazioa zabaltzeko aldez aurretik berriro landu behar den informazioari dagozkionak.
  • Ez da berregitetzat jotzen ohiko tratamendu informatizatu baten bidez lor daitekeen informazioa, ez eta informazio sakabanatua zenbait dokumentutan bildu behar duen ekintza ere

1.6. Informazio-eskaerak

Eskaera bat izapidetzeko , sakatu hemen, mesedez

1.7. Informazio publikoaren unitate arduraduna (URIP)

Herritarren informazio publikorako eskubidea gauzatzeko, CNAIk Informazio Publikoaren Unitate Arduraduna (URIP) izendatu du, 5/2018 Foru Legean ezarritako betebeharrak garaiz eta behar bezala izapidetzeko. CNAIren URIPa bere finantza-saila da. Harremanetarako, jarri gurekin harremanetan,  transparencia@cnai.es helbidean edo 948 207 343 telefonoan.

2. Erakunde-, antolamendu- eta plangintza-informazioa

Atal honetan aurkituko dituzu erakunde antolaketa, antolaketa egitura, eginkizuna, egoitza eta harremanetarako bideak, arduradunen identifikazioa eta plantilla organikoa lanpostuen zerrendarekin.

2.1. Egoitza eta kontaktua

Erdiko etorbidea, 1 -2.solairua – (Los Sauces IPko eraikina, sarrera Plaza de la Paz parean) – 31010 Barañain (Nafarroa) info@cnai.es / 948 207 343

2.2. Eginkizunak eta emandako zerbitzuen katalogoa

CNAI Nafarroako Gobernuaren enpresa publikoa da, eta 2001ean sortu zen hizkuntzen ikaskuntza errazteko eta sustatzeko. CNAI Nafarroaren nazioarteko posizionamendua optimizatzen lagunduko zuten hizkuntza-berrikuntzako proiektuak bideratu eta bultzatzeko helburuarekin sortu zen, hizkuntza desberdinetako komunikazio-gaitasuna hobetuz.

CNAIren jarduera-ildo nagusiak hauek dira: hizkuntzan  murgiltzeko programak, eskolaz kanpoko programak, hezkuntza iraunkorra, Europako proiektuak eta berrikuntza- eta garapen-programak.

Gure zerbitzuen berri zehatzagoa nahi baduzu, Jarduera-lerroak eta Gure ikastaroak kontsultatu ditzakezu.

Emandako zerbitzuen funtzionamenduari buruzko kexa bat aurkeztu nahi baduzu, helbide elektroniko honetara jo dezakezu: info@cnai.es

 

2.3. Sorkuntza-, partaidetza- eta funtzionamendu-hitzarmenak

2.4. Aplikatu beharreko araudia

Nafarroako Ondareari buruzko apirilaren 4ko 14/2007 Foru Legearen 106. Artikuluak dioenez, “Sozietate publikoak ordenamendu juridiko pribatuak arautuko ditu, Foru Lege honetan eta aurrekontuei, kontabilitateari, finantza-kontrolari eta kontratazioari dagokienez aplikagarri den administrazio-araudian ezarritako berezitasunak ukatu gabe.

2.5. Hitzarmenak

CNAIri irakaskuntza eta prestakuntza ez-arautuko hitzarmen kolektiboa aplikatuko zaio.

2.7. Lanpostu-motak

Nafarroako Hizkuntzen Autoikaskuntzarako Gunean (CNAI) dauden lanpostuak arautu gabeko irakaskuntza eta prestakuntzako hitzarmenean ezarritako lanbide taldeetan xedatutakoaren arabera sailkatzen dira, honela:

 

  • I. lanbide taldea: Irakasleak
    • Irakasle titularra: legediak eskatzen dituen baldintzak eta titulazioa beteta, irakaslana egiten duena eta ikastetxean ezarritako programak garatzen dituena, prestakuntza modalitate ezberdinetan, aurrez aurrekoa, distantzia eta online.
    • Tailerreko irakaslea: behar diren ezagutzak bildu eta programa soziokulturaletako irakasle lana ematen duena.
    • Irakasle laguntzaile edo adjuntoa: irakasle titularrarekin lan egiten duena da, eta hark zuzentzen du bere jardueran.
    • “On line” irakasle laguntzailea: irakasle titularrarekin lan egiten duena da, eta “on line” prestakuntzako jarduerak zuzentzen du
    • Irakaslea edo aditua: berariazko ezagutzen arabera ematen du irakaskuntza, prestakuntza espezialitateak eskatzen dituen eskakizunei erantzunez
    • Gizartehezitzailea: berariazko titulazioa eta/edo gaikuntza izanda, bere prestakuntzari dagozkion funtzioak betetzen dituena da.

 

  • II. taldea: administrazioko langileak
    • Administrazioko burua: enpresako zuzendaritza administratiboa eta/edo idazkaritza bere ardurapean duena.
    • Lehen mailako administrariofiziala: halakotzat kontratatua izanik , enpresaren administrazio eta kudeaketa arloan funtzio jakin baten ezagutza eta jakintza duena.
    • Bigarren mailako administrari-ofiziala: halakotzat kontratatua izan arren , ez du behar adinako esperientziarik bere eginkizunetan aritzeko, edo ezin du lehen mailako ofizialaren lanpostua bete, enpresak hutsik ez duelako edo lana egiteko lehen mailako ofizialaren berezko domeinu edo espezializaziorik behar ez duelako.
    • Orientatzaile profesionala: ikasleei orientabidea ematea dagokio, hauek arlo profesionaletan izan ditzaketen irtenbideak.
    • Administrari laguntzailea: Administrazio, burokrazia, liburutegi, telefonoari arreta, harrera eta Administrazio eta Zuzendaritza Departamentuarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuak egiten dituena
    • Erredaktore zuzentzailea: irakasleek edo zuzendaritzak emandako testuak gainbegiratzen ditu, behar bezala idatzi eta gero inprimatzeko.
    • Merkataritzako agentea: enpresak ematen dituen ikastaroak sustatu eta saltzen dituena, enpresako titularraren zuzendaritzapean eta gainbegiratuta
    • Telesaltzailea: enpresak ematen dituen ikastaroak sustatu eta/edo saltzen dituena da, telefonoz edo on line, enpresako titularraren zuzendaritzapean eta gainbegiratuta
    • Enplegu-prospektiba: enplegu-eskatzaileen akonpainamendu-motibazio-eta aholkularitza-lanak egiten dituena da, lan-merkatuari buruzko informazioa biltzen duena, banakako prestakuntza-ibilbideak diseinatzen dituena, enpresekin harremanetan jartzen dena laneratzeko, besteak beste.

 

  • III. taldea: zerbitzuetako langileak
    • Biltegiaren arduraduna: Halakotzat kontratatu ondoren, enpresak bere jarduera garatzeko behar duen materiala hornitu, zaindu eta banatzeaz arduratzen dena.
    • Zerbitzu Orokorretako langilea: instalazioak eta altzariak garbitzeko , instalazioak eta ekipoak mantentzeko, enpresak bere jarduerarako behar dituen materialak banatzeko eta abarrerako zerbitzuak ematen dituena.
    • Irakaskuntzaz kanpoko laguntzailea: Zuzendaritzaren agindupean, prestakuntza edo kultur ekitaldi edo programetan ikasleei laguntza ematen die.
    • Monitoreanimatzailea: berariazko titulazio bat bilduta, kontratatua izan den funtzio zehatza betetzen duena da.

 

  • IV.Taldea: irakasleak
    • Irakaskuntzaz kanpoko tituluduna: berariazko titulazio bat izanik, kontratatu den funtzio zehatza egiten du.

2.8. Plantillari buruzko informazioa

Kontsultatu hemen plantillari buruzko datuak.

2.9. Langileen ordezkarien identifikazioa

  • Langileen ordezkaritza: CNAIk ez du langileen ordezkaritzarik
  • Liberatu sindikalak: ez dago langileen ordezkaritzarik

2.10. Hautaketa-prozesuak

Ikusi hemen Nafarroako sozietate publikoetan dauden lan-eskaintzak

2.11. Lotutako enpresen zerrenda

CNAIk ez du lotutako enpresarik.

2.12. Bateragarritasuna aitorpena

53/84 Lege Organikoak, abenduaren 26koak, administrazio publikoen zerbitzuko langileen bateraezintasunei buruzkoak, honako hau ezartzen du

 Ez dago bateraezintasunik jarduera pribatuak egiteko, baldin eta ez badute galarezten  beren eginbeharrak hertsiki betetzea edo inpartzialtasuna edo independentzia arriskuan jartzea. Arau orokor gisa, Zerbitzu Publikoetako langileak ezin izango du bere jarduerak sektore publikoan kargua edo jarduera duen bigarren lanpostu batekin bateratu, salbuespen hauek izan ezik:

 

  • Irakaskuntzako funtzioak
  • Osasun eginkizunak

 

Bigarren jardueran aritzeko, nahitaezkoa izanen da aldez aurretik eta berariaz bateragarritasun-baimena ematea. Baimen horrek ez du ekarriko bi lanpostuetako lanaldia eta ordutegia aldatzea, eta bi kasuetan zorrotz bete beharko da. Betiere, bateragarritasuna interes publikoaren arabera baimenduko da.

 

CNAI, ez du bateragarritasun-baimenik eman.

 

2.13. Planak eta programak

2.14. Herritarrek parte hartzeko prozesuak

CNAIk, gaur egun, ez du herritarrek parte hartzeko  prozesurik egin.

2.15. Itxarote-zerrenda

CNAIk ez du zerbitzu publikoetara sartzeko itxarote-zerrendarik kudeatzen.

3. Goi-kargudunei eta zuzendaritzako langileei buruzko informazioa

CNAIko zuzendari kudeatzaileari buruzko informazioa, bere jarduera profesionalaren ondorioztatzen dena

Sartu

 

4. Garrantzi juridikoko informazioa

CNAIko Administrazio Kontseiluak 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako akten zerrenda jarri da jendaurrean atal honetan.

5. Ekonomia-, aurrekontu- eta finantza-informazioa

Atal honetan, aurrekontuei, onetsitako azken urteko kontuei, ikuskapen-txostenei eta sozietatearen kontu irekiei buruzko informazio guztia aurkituko duzu.

5.4. Kontu irekiak

Kontu Irekiei buruzko azaroaren 11ko 16/2016 Foru Legeak irekitzat eta eskuragarritzat jotzen ditu Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren finantza-erakundeetan, hari lotutako edo haren mendeko erakunde publikoetan, sozietate publikoetan, fundazio publikoetan eta Nafarroako Unibertsitate Publikoari buruzko ekainaren 21eko 11/2012 Foru Legearen 2. Artikuluaren eremu subjektiboan jasotako zuzenbide publikoko erakundeetan irekitako banku-kontu guztiak.

Uztailaren 19ko 69/2017 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta hari lotutako edo haren mendeko erakunde, sozietate eta  fundazio publikoen banku-kontuei buruzko informazioa argitaratzea arautzen da.

Kontsultatu hemen CNAIren kontu irekiak

5.5. Maileguak

CNAIk ez du mailegurik jaso 2021ean.

5.6. Abalak eta bermeak

CNAIk ez du ez abalik ez bermerik eman.

5.7. Finantza-errentamenduko eragiketak

5.8. ORDAINTZEKO BATEZ BESTEKO EPEA (BERANKORTASUN)

6. Kontratazio publikoari eta zerbitzuen emakidari buruzko informazioa

Sozietate publikoen kontratazio publikoa Nafarroako Kontratazio Atariaren bidez egiten da. Esteka honen bidez CNAIri buruzko informazioa kontsulta dezakezu.

Kontratu Publikoei buruzko apirilaren 13ko 2/2018 Foru Legearen 2.5 artikuluaren arabera, Foru Lege honen mendeko erakundeek kontratazio publikoko jarduera programatuko dute. Jarduera hori aurrekontu-ekitaldi batean edo hainbat urtarotan egingo dute, eta kontratazio-plana aldez aurretik jakinaraziko dute, aurrekontuak onartzearekin batera.

– 2023 Planifikazioa
– 2024 Planifikazioa

2023an, CNAIk 14.635€ ordaindu zizkion Malerreka Common Zerbitzuak laneratze-zentruari, Lekarozko hizkuntza-murgilketarako zentroan CLIL programa garatzeko mantenu, mantentze eta garbiketa zerbitzuengatik.

2024ko ekitaldirako:

– ASPACE NAVARRA FUNDAZIOAREKIN (enplegu-zentro berezia) sinatutako kontratua, 58.725 €-koa.

– Enplegu-zentro berezietarako, okupazio-zentroetarako eta/edo gizarteratze-zentroetarako lorezaintza-zerbitzuen sektorerako prestakuntza-ekintzen zerbitzuaren kontratazioaren lizitazioa argitaratu da. Zerbitzu hori Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren (Next Generation EU) funtsen kontura finantzatuko da, eta 20. osagaian kokatuko da, 216.000 euroko lizitazio-balioarekin.

7. Lankidetza-hitzarmenei buruzko informazioa, kontratuak-programak, aginduak eta baliabide propioei enkarguak

Atal honetan CNAIk sinatutako lankidetza.hitzarmenei eta sozietate publikoen  arteko kontratuei buruzko informazioa jartzen da jendaurrean.

8. Ondare-informazioa

CNAIren jabetzako edo eskubide errealen bat duten ondasun higiezinen zerrenda.

CNAIk ez du ondasun higiezinik jabetzan.

9. Lurralde-antolamenduari, Hirigintzari, Ingurumenari eta Etxebizitzari buruzko informazioa

CNAIk ez du eremu honetan argitaratu beharreko informaziorik.

10. Publizitatearen xede diren beste eduki batzuk

Atal honetan, publizitate-espazioetako urteko inbertsioari eta gehien errepikatzen diren jendaurreko informazio-eskaerei buruzko informazioa aurkituko duzu.

11. Informazio korporatiboa

11.1. Kudeaketa eta administrazio organoak eta karguen zerrenda

 Administrazio-kontseilua

CNAIren administrazio-kontseilua 7 kidek osatzen dute

  1. Carlos Gimeno Gurpegui jauna(Presidentea)
  2. Gil Sevillano González jauna (Batzarkidea)
  3. Begoña Unzué Vela andrea (Batzarkidea)
  4. Tomás Rodríguez Garraza jauna (Batzarkidea)
  5. Beatriz Ayerra Gamboa andrea (Batzarkidea)
  6. Ignacio Catalán Librada jauna (Batzarkidea)
  7. Miriam Martón Pérez (Batzarkidea)

Secretario no consejero

D. Jorge Aleixandre Micheo

Gerente

D. Juan Luis García Martín

11.2. Ordainsariak eta karguak

Aurreko urtean (2020) kargu bakoitzagatik jasotako ordainsari gordinak eta gainerako konpentsazio ekonomikoak, kontzeptuka banatuta.

Administrazio Kontseiluko kideak

  1. Carlos Gimeno Gurpegui jauna. Ez du inolako ordainsari edo konpentsazio ekonomikorik jaso entitatean.
  2. Gil Sevillano González jauna. Ez du inolako ordainsari edo konpentsazio ekonomikorik jaso entitatean
  3. Begoña Unzué Vela andrea. Ez du inolako ordainsari edo konpentsazio ekonomikorik jaso entitatean.
  4. Tomás Rodríguez Garraza jauna. Ez du inolako ordainsari edo konpentsazio ekonomikorik jaso entitatean.
  5. Beatriz Ayerra Gamboa andrea. Ez du inolako ordainsari edo konpentsazio ekonomikorik jaso entitatean
  6. Ignacio Catalán Librada.jauna. Ez du inolako ordainsari edo konpentsazio ekonomikorik jaso entitatean
  7. Miriam Martón Pérez andrea. Ez du inolako ordainsari edo konpentsazio ekonomikorik jaso entitatean

11.3. Arduraldi erregimena

Kargu bakoitzaren gobernu-, administrazio- eta  zuzendaritza-eginkizunetan jarduteko araubidea

  • Administrazio Kontseiluko kideak: bilkuretara joatea eta beren karguei dagozkien eginkizunak betetzeko behar den dedikazio
  • CNAIko kudeatzailea: Bere karguari dagozkion eginkizunak, Administrazio Kontseiluak ahaldundu dituen ahalmenen arabera

11.4. Urteko kontuak

Hurrengo estekan CENTRO NAVARRO DE AUTOAPRENDIZAJE INTEGRAL S.A.ren aurreko ekitaldietako Urteko Kontu Laburtuak ikusi ahal izango dituzu

Bistaratu urteko kontu laburtuak

 

11.5. Erakunde antolaketa eta eginkizunak

  • Gerentzia: Konpainiaren ordezkaritza, kudeaketa eta jarraipena.
  • Giza Baliabideen eta Baliabide Operatiboen Saila: jardueraren plangintza, langileen kudeaketa eta baliabide materialak
  • Kudeaketa Ekonomikoko Departamentua: Kontabilitatearen eta finantzen
  • Administrazio-saila: Administrazio-kudeaketa
  • Irakaskuntza saila: Jardueren programazioa eta eskolak ematea

11.6. Organigrama

CNAI Organigrama

11.7. Sede y contacto

  • Dirección: Avenida Central nº 1, 2º Planta – (Edificio CP Los Sauces, entrada frente a Plaza de la Paz)
  • Código postal: 31010.
  • Localidad: Barañain.
  • Provincia: Navarra.
  • E-Mailinfo@cnai.es.
  • Teléfono: 948 20 73 43 – 948 20 73 45 – 948 20 73 46.

11.8. Derecho de Acceso a Información Pública

El derecho de acceso a la información pública, consiste en el derecho de cualquier ciudadano o ciudadana, ya sea a título individual y en su propio nombre, ya sea en representación y en el nombre de las organizaciones legalmente constituidas en las que se agrupen o que los representen, a acceder a la información pública, sin más limitaciones que las contempladas en la Ley y sin necesidad de motivar su solicitud.

Se entiende como información pública los contenidos o documentos, cualquiera que sea su formato o soporte, que obren en poder de los sujetos sometidos a la Ley Foral 11/2012, de 21 de junio, de la Transparencia y del Gobierno Abierto, y que hayan sido elaborados o adquiridos en el ejercicio de sus funciones.

El acceso a la información será gratuito con carácter general, y ésta se pondrá a disposición en la forma o formato solicitado, siempre que sea posible.

Más información