Ezagutu CNAI
CNAI Nafarroako Gobernuaren enpresa publikoa da, 2001ean sortua, nafarren prestakuntza premia linguistikoei erantzuteko eta hizkuntzak ikastea errazteko.
Sortu zenetik, CNAIk gaitasun berriak bereganatu ditu prestakuntzaren arloan, eta zerbitzuen katalogoa zabaldu du, ikasketa-ereduak ezartzera bideratutako zerbitzu-sorta zabala Nafarroako eragile publiko eta pribatuen eskura jartzeko.
Hezkuntza Departamentuari atxikitako Nafarroako Gobernuaren sozietate publikoa den aldetik, CNAI sektore publikoko baliabide/tresna gisa aurkezten da, hezkuntza arloko berrikuntza eta garapen proiektuak bideratu eta bultzatzen dituena . Bestela esanda, CNAI kalitatezko hezkuntza inklusiboaren alde dago, berritzailea eta ikerkuntzak bideratua, nafar guztiak kontuan hartuko dituena.
Hala, aurrerabidearen alde egingo da, herritarra eta lurralde-kohesioa kontuan hartuta
Herritarren zerbitzura dagoen baliabidea gara, etorkizuna gidatu nahi duen komunitate baten parte dena, eta hiru bektoreren bidez egiten dugu: hizkuntzen ikaskuntzan eleaniztasuna sustatzea, digitalizaziorantz aurrera egitea eta enplegurako prestakuntza eskuratzea.
Hizkuntzak ikasteko prozesuen berrikuntzari eta metodologiari esker, Nafarroaren nazioarteko posizionamendua optimizatzen da, eta hizkuntza desberdinetan duen komunikazio-gaitasuna hobetzen da.
Digitalizazioa, Nafarroa garapen teknologikoaren eta prestakuntza digitalaren abangoardian kokatzeko beharrezko pausoa izateaz gain, gizarte bidezkoago bat eraikitzeko tresna ere bada, herritarren arteko arrakala digitala murriztuz.
Enplegurako prestakuntza funtsezkoa da langileen (lanean ari direnen eta langabeen) garapen personal eta profesionalari lagunduko dion prestakuntza bultzatzeko eta sustatzeko , eta, hala, haien enplegagarritasuna eta laneko sustapena hobetzeko.
Goi-mailako prestakuntza duen taldea dugu, hezkuntza-metodologia berriak, tresnak eta ikaskuntza-zerbitzuak garatzen eta sustatzen dituena, eta azken joeretan arreta jartzen duena.
Gure ibilbidean zehar, Europako proiektuak eta tokiko programak jarri dira abian, gizartean eragin handia dutenak.
Kalitatezko ikaskuntzarako berrikuntza da mugitzen gaituena, gure gizartearen, gure administrazio publikoaren eta gizarte- eta enpresa-eragileen lehiakortasunerako oinarria da.