Deskribapena
Programak hizkuntzaren lau trebetasunak lantzen ditu (ahozko eta idatzizko adierazpena eta ulermena), sormena, autonomia eta talde-lana sustatuz. Haurrek beren komunikazio-gaitasuna ingelesez garatzen dute, ezagutzak indartuz eta hizkuntza horretan konfiantza lortuz, hizkuntza-trebetasunak hobetzen dituzten bitartean, ahozko komunikazioan arreta jarriz. Horrela, ikasleek ingelesa ohiko komunikazio-tresnatzat hartzen dute, hizkuntza horretan moldatzen ikasten dute eta hizkuntzaren aspektu nagusietara hurbiltzen dira.
Proiektu honetarako, ikasleen adinari eta mailari egokitutako material eta baliabide berritzaileak eskaintzen ditu CNAIk, eta, besteak beste , jarduera ludikoen, jokoen, abestien, eskulanen eta bideoen bidez garatzen du bere programa.
Eskolak astean bi saiotan ematen dira, bakoitza ordubetekoa, baina ikastetxearen eta Gurasoen Elkartearen beharretara egokitzeko aukera dago.