Neguko Hiri-kampalekuak (Winter Time)

Winter Time Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako ikastaroa da, eta parte-hartzaileek  atzerriko hizkuntza indartu eta konfiantza hartzen dute Gabonetako oporretan. Horretarako, jarduera dinamiko eta ludiko ugari egiten dira, haurrek hizkuntza horretan ulertzeko eta adierazteko gaitasunak garatzea ahalbidetzen duen gai baten inguruan.

Deskribapena

Ikastaro honen bidez, bigarren hizkuntza baten komunikazio-gaitasunaren ikaskuntza sustatu nahi da parte-hartzaileen artean. Gainera, kultura arteko gaitasuna eta gaitasun eleanitza lortzea azpimarratzen da.

Proposamen honen helburu nagusia ikasiz gozatzea da, eta, aldi berean, autonomia, sormena, talde-lana, errespetua edo aniztasuna sustatzea. Askotariko jarduerak proposatzen dira eskulanak, antzerkia, jolasak, musika eta dantza.

Gure web orrian kontsulta dezakezu zein herritan eta ikastetxetan egiten den.