Azterketa ofizial bat gainditzeko presiorik ez duten ikasleentzat zuzendutako ikastaroa da. Heldu aroan hizkuntza berri bat ikasteak hainbat abantaila dauzka eta hurrengo lerroetan azalduko dizkizuegu:
- Helduek sistema kognitiboa garatuago daukate, hori dela eta, errazagoa da haientzat ezagutza berriak haien ikasketa prozesuan murgiltzea. Pertsona helduak hizkuntza bat ikasterako orduan efizienteagoa da.
- Helduek esperientzia gehiago dutenez, hiztegi jatorragoa daukate.
- Helduek ikasteko motiibazioa dutelarik, ikastaroa eta ikasketa prozesua gehiago disfrutatzeko aukera izanen dute.
Hori dela eta, CNAIk helduentzako ikastaro anitz ditu ingelesarekin erraztasuna eskuratu nahi duen edonorentzat. Ikastaroak A1etiatik (oinarrizkoena), C1eraino (aurreratua) Europako Hizkuntzen erreferentzia marko orokorra (CMER) kontuan izanda.
Edukiak:
- Ikasleei maila-froga bat eginen zaie, ikasle bakoitza dagokion mailan ikastaroa has dezan eta ezagutzak oinarri finko batetik hasteko aukera emanez.
- Hizkuntzaren gaitasun guztiak landuko dira, horrela, ikasleak behar bezala komunikatzeko aukera izanen du bizitzako egoera errealetan.
- Ulermenaren eta ahozko espresioaren finkapena komunikazioaren oinarri izanik.
- Ahoskera eta intonazioa.
- Egungo gaien eta eguneroko arazoen aurrean konponbide desberdinak proposa daitezkeen jarduera atsegin eta giza izaera anitza daukaten praktikak landuko dira.
Materiala:
Irakasleak ikasleek saio bakoitzarako behar duten materiala emango die. Ikastaroa gidaliburu bat izanen du ikasleren batek ikastaroko saioez gain, etxean lantzen jarraitu nahi baldin badu. ( ez da prezioaren barruan egongo).
Metodologia:
Ikastaroan erabiliko den metodologia hurrengo lerroetan azalduko direnen arteko konbinazioa bat da:
Metodo zuzena edo naturala: ahozko komunikazio zuzenaren bidez egiten dena. Gure lehen hizkuntza (ama hizkuntza) ikasteko erabiltzen dugun metodo naturala da.
- Audio-lingual metodoa: hitz, esaldi eta elkarrizketen errepikapenean oinarritzen da.
- Ikuspegi komunikatiboa: Metodologia baino, ikasketa prozesua modu desberdin batean ikustea da. Interakzioari garrantzi handia emango zaio, izan ere, gelakideekin hitz egitea asko lagunduko du hizkuntzaren garapenean. Gelan partaideen arteko komunikazioa lantzen da, bikoteka, taldeka, irakaslearekin elkarrizketa, solsaldiak, interpretazioak, deskribapenak, eztabaidak etab...
Ikastaroaren lekua:
CNAI gelak: Etorbide nagusia/ Avda Central, 1 ( CP Sahatsen/ Los Sauces eraikina ) . 31010- Barañain.
Talde bakoitzean 10 - 15 ikasle egonen dira. Minimora iristen ez bada, CNAIk eskubidea izanen du ikastaroa bertan behera uzteko.
Edozein zalantza izanez gero, hurrengo helbide elektronikora mezu bat bidali ezazu ajuango@cnai.es
Izen-emate epea irekia egonen da 2020ko irailaren 23a arte.
- Ingelesaren ezagutzak errekuperatu, mantendu eta areagotu.
- Bakoitzaren ikasketa bultzatu eta lanketarako denbora kudeatzea.
- Ikasleak ingelesarekiko dituen ezagupenen segurtasuna garatu Afianzar la seguridad del alumno en sus conocimientos de inglés como herramienta útil de la comunicación interpersonal potenciando la comprensión y la expresión oral.
- Hizkuntzaren idazmen gaitasuna ere landuko da.
- Komunikazioaren tresna ezinbesteko gisa izanik, ahozkoa astero landuko da.
- Beste ikasleekin talde jarduerak eta motibagarriak eginen dira, bakoitzaren ikasketa prozesua hobetzen lagunduko dutenak: irakurketa, audioen entzumena, bideoak ikustea, asmakizunak, deskribapenak, solasaldiak, antzezpena, abestiak, etab.
Ikastaroa 2022eko urrian hasiko da eta 2023ko maiatzean bukatuko da.Astean bi ordu presentzial (30 ordu inguru).
- Iniziazio Ikastaroa A1 : astelehenetan 10.00 a 12.00h 16:30etik 18:30era
- Iniziazio-oinarrizko ikastaroa: A1/A2: asteazkenetan 16:30etik 18:30era
- Oinarrizko ikastaroa: A2: Asteartetan 10:00etatik 12:00etara
- Bitarteko aurreko ikastaroa: A2/B1: Ostegunetan 16:30etik 18:30era
- Tarteko B1 +(PET): Ostiraletan 10:30etik 12:30era
- Tarteko maila aurreratua B2 (FIRST): Asteartetan 10:30etik 12:30era
- Goi maila B2 + : Asteartetan 16:30etik 18:30era
- Goi maila B2 + : Ostegunetan 10:00etik 12:00era
- Goi maila C1: Ostiraletan 10:00etatik 12:00etara edo astelehenetan 16:30etik 18:30era
Izen emateak eta matrikulak webgunearen bitartez eginen dira: www.cnai.es.
Ikastaroaren prezioa 327€ pertsona bakoitzeko. Gidaliburua ez da prezioaren barruan sartzen.
Ordainketa hiru epetan eginen da:
- Ikastaroa baieztatzen denean: matrikula 50€.
- Urriaren lehenengo bi asteak: 1. epea 138,50€.
- Abenduaren lehenengo bi asteak: 2. epea 138,50€.
CNAIk egiten duen lehenengo banku igorpenarekin, ikasleak plaza baieztatuko du.