Hezkuntza Departamentuak "Happy School" Programaren deialdia egin du 2021-2022 ikasturterako. 900 ikaspostu artekoa da eskaintza. Programa hori Nafarroako Foru Komunitateko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat da. Programaren helburua da ingelesaren erabilera eta ezagupena hobetu, indartu eta motibatzea ikasgelatik kanpo erabiltzeko aukerak emanez, testuinguru naturaletan.
Programak helburu du gelan ikasitakoa osatzea eta hizkuntza ikasteko ingurune ez formalak zabaltzea, eta hori jolasen bidez egitea. Ikastetxeetan gauzatzen da, eskolaz kanpoko orduetan. Nahiz eta Nafarroa osoan egiten den, bereziki interesgarria da hura txertatzea hizkuntzen (kasu honetan, ingelesaren) ikaskuntza osatzeko aukera errazik ez dagoen herrietan (herri txikiak edo halako kokapen geografiko bat dutenak).
Programa ikastetxeetan garatuko da, ikastetxeek berek, guraso-elkarteek edo udalek eskatuta. Programa 2021-2022 ikasturtean eginen da. Urriaren lehen astean hasiko da, eta maiatzaren azken eskola-egunean bukatuko; zehazki, 2021eko urriaren 1ean hasi eta 2022ko maiatzaren 31n amaituko da. “Happy School” programa eskaini nahi duten ikastetxe, guraso-elkarte eta udalak CNAIrekin jarriko dira harremanetan, web-orrian ordutegiak eta mailak ezar ditzan, ikasleek izena emateko.
Argibide guztiak Zerbitzuko Katalogoan, Hezkuntzako albisteetan eta www.cnai.es