WINTER TIME ZUBIRI 2024

Neguko oporretan dauden haur eta lehen hezkuntzako ikasleentzako ingeles programa. Eskulanak, jolasak, dantza , antzerkia, kirola eta askoz gehiago egingo dituzte.

Deskribapena

Deskribapena:

Haur eta lehen hezkuntzako ikasleentzako programa, non haurrek gabonetako oporraldia ikuspegi berezi batetik biziko baitute. Hainbat jarduera egingo dituzte: antzerkia, dantza, jokoak, lehiaketak, kirolak eta…askoz gehiago!

Helburuak:

  • Ingelesa atzerriko hizkuntza gisa benetan erabil dadin bultzatzea
  • Ahozko eta idatzizko trebetasunak hobetzea, ikastetxeetan egiten den ikaskuntza prozesua osatuz.
  • Ingelesa normalizatzea, ikasleen arteko komunikazio-bide gisa.
  • Ikasleak kulturartekotasunean eta tradizio anglosaxoietan sartzea
  • Autonomia, sormena, talde-lana eta errespetua bezalako balioetan prestakuntza sustatzea.

Ikasle hauei zuzenduta:

  • Haur hezkuntzako 1.,2. eta 3. mailak
  • Lehen hezkuntzako 1.,2.,3.,4.,5. eta 6. mailak

 

Ikastaroaren programazioa:

Metodologia:

CLIL metogologiaren bidez, ikasleek modu ludikoan edukia eskuratuko dute. Horretarako, egunero bost saio proposatzen dira, jolas-, kirol- eta komunikazio-jarduerak egiteko, hala nola: proiektua, jolasak, desarioak eta multimedia-saio elkarreragileak, ikasgelako gamifikazio-metdologiaren adibide gisa.

 

Programaren ortuegi eredua ondokoa izan daiteke:

 

image-20241018134119-2.jpeg

 

Ice-breakers:

Izotzaldia urtzeko, elkar ezagutzeko eta taldean konfiantza hartzeko jokoak eta jarduerak

 

Inside games:

Ikasgelan egiten diren askotariko jolasak. Askotariko gaiak jorratzen ditu, eta ahozko trebetasunak sustatzea du helburu. Aldi berean, ikaslea goizeko hasieran modu ludiko eta dibertigarrian aktibatzen duten jarduerak dira.

Project:

Ikastaroko gaiekin zerikusia duten proiektuak egingo dira, eta ikastaroaren edukiak ikasiko dituzte, betiere oporren esparruan. Zientzia, sukaldaritza edo teknika artistikoekin zerikusia duten jarduerak eginen dira. Ahozko komunikazio-trebetasunak izango dira beren proiektuak garatzeko oinarria, ingelesa izango baita irakasleen eta ikasleen komunikazio-bidea

Multimedia:

Gaiarekin zerikusia duten jarduerak eta lehiaketak ikusteko. Ahozko ulermena, arreta eta oroimena garatzea du helburu.

Competitions & challenges:

Talde berberen arteko lehiaketak, ikasgelan ikusitako hizkuntza-edukiak finkatzeko. Ingelesa da lanerako tresna nagusia, eta ahozko trebetasunen erabilera indartuko dugu, taldean nahiz bakarka lan eginez

 

Craft:

Aukeratutako gaiarekin lotutako eskulanak. Parte-hartzaileek psikomotrizitate xehea eta esku-trebetasunak garatuko dituzte, ingelesezko material eta tresna desberdinak erabiliz. Gainera, lankidetza eta elkarbanatzea bezalako balioak garatuko ditugu.

Games:

 

Jarduera fisikoak eta ludikoak dira, betiere hizkuntzan murgilduta. Jarduera horiek beti errespetatuko dituzte covid-19 protokoloa, osasun agintariek une bakoitzean ezartzen dituzten segurtasun distantziak eta edukierak.

Tokia:

CP Gloria Larrainzar de Zubiri

Ordutegia:

Ordutegia 9:00etatik 14:00etara.

 

Data

  • 1. Txanda SWEET HOLIDAY : 2024ko abenduaren  23 eta 24a
  • 2. Txanda THE NORTH POLE: 2024ko abenduaren 26 eta 27a 
  •  

Prezioa eta deskontuak:

  • 45 € ikasle bakoitzeko
  •  

Plaza konfirmatzen denean emandako kontu-zenbakian banku-igorpenaren bidez ordainduko da ikastaroa. Une horretan plaza berretsiko da.

Izena emateko epea abenduaren 14 arte, egun hori barne, edo plazak osatu arte.

Plazak ikasle bakoitzaren inskripzio hurrenkeraren arabera esleituko dira.

Talde bakoitzeko gutxieneko ikasle kopurura iristen ez bada. Cnaik eskubidea du ikastaroa bertan behera uzteko. Taldeak gutxienez 10 ikaslerekin osatuko dira, eta gehienez ere 15 ikaslerekin. Cnaik taldea bertan behera uzten badu, dirua itzuliko du, ordainketa egin zen modu berean.

Ez da itzulketarik eginen abenduaren 8aren ondoren ikasturtea deseztatzeagatik, ezinbesteko kasuetan, ikasleen edo ahaide zuzenaren eritasuna dagoenean izan ezik