Sozietate publikoak

Nafarroako Gobernuko enpresa publikoetako langileentzako ingeles ikastaro profesionalak, administrazio publikoak eskaintzen dituen zerbitzuen eleaniztasuna bermatzeko.

Deskribapena

Ikastaro horiek aurrez aurrekoak  nahiz online ematen dira, eta helburua da parte-hartzaileek hizkuntzaren komunikazio-jarduerak hobetzea (ekoizpena, harrera, elkarreragina eta bitartekotza), gure irakasleen laguntzarekin.

Programa prestatzean, kontuan hartzen dira bai maila bakoitzari dagozkion eduki espezifikoak, bai ikasleek beren lan-jardueran egin ohi dituzten lanak.

Programaren formatua aldatu egiten da enpresa batetik bestera, eskaerara eta beharretara egokituz.