Deskribapena
Azterketa ofizial bat gainditzeko presiorik ez duten ikasleentzat zuzendutako ikastaroa da. Heldu aroan hizkuntza berri bat ikasteak hainbat abantaila dauzka eta hurrengo lerroetan azalduko dizkizuegu:
- Helduek sistema kognitiboa garatuago daukate, hori dela eta, errazagoa da haientzat ezagutza berriak haien ikasketa prozesuan murgiltzea. Pertsona helduak hizkuntza bat ikasterako orduan efizienteagoa da.
- Helduek esperientzia gehiago dutenez, hiztegi jatorragoa daukate.
- Helduek ikasteko motiibazioa dutelarik, ikastaroa eta ikasketa prozesua gehiago disfrutatzeko aukera izanen dute.
Hori dela eta, CNAIk helduentzako ikastaro anitz ditu ingelesarekin erraztasuna eskuratu nahi duen edonorentzat. Ikastaroak A1etiatik (oinarrizkoena), C1eraino (aurreratua) Europako Hizkuntzen erreferentzia marko orokorra (CMER) kontuan izanda.
Edukiak:
- Ikasleei maila-froga bat eginen zaie, ikasle bakoitza dagokion mailan ikastaroa has dezan eta ezagutzak oinarri finko batetik hasteko aukera emanez.
- Hizkuntzaren gaitasun guztiak landuko dira, horrela, ikasleak behar bezala komunikatzeko aukera izanen du bizitzako egoera errealetan.
- Ulermenaren eta ahozko espresioaren finkapena komunikazioaren oinarri izanik.
- Ahoskera eta intonazioa.
- Egungo gaien eta eguneroko arazoen aurrean konponbide desberdinak proposa daitezkeen jarduera atsegin eta giza izaera anitza daukaten praktikak landuko dira.
Materiala:
Irakasleak ikasleek saio bakoitzarako behar duten materiala emango die. Ikastaroa gidaliburu bat izanen du ikasleren batek ikastaroko saioez gain, etxean lantzen jarraitu nahi baldin badu. ( ez da prezioaren barruan egongo).
Metodologia:
Ikastaroan erabiliko den metodologia hurrengo lerroetan azalduko direnen arteko konbinazioa bat da:
Metodo zuzena edo naturala: ahozko komunikazio zuzenaren bidez egiten dena. Gure lehen hizkuntza (ama hizkuntza) ikasteko erabiltzen dugun metodo naturala da.
- Audio-lingual metodoa: hitz, esaldi eta elkarrizketen errepikapenean oinarritzen da.
- Ikuspegi komunikatiboa: Metodologia baino, ikasketa prozesua modu desberdin batean ikustea da. Interakzioari garrantzi handia emango zaio, izan ere, gelakideekin hitz egitea asko lagunduko du hizkuntzaren garapenean. Gelan partaideen arteko komunikazioa lantzen da, bikoteka, taldeka, irakaslearekin elkarrizketa, solsaldiak, interpretazioak, deskribapenak, eztabaidak etab...
Ikastaroa 2024eko urrian hasiko da eta 2025ko maiatzean bukatuko da.Astean bi orduko klaseak.
- A1 : Asteleheneetan 10etatik 12etara edo astearteetan 16:30etatik 18:30etara.
- A2: Astearteetan 10etatik 12etara edo asteleheenetan 16:30etatik 18:30etara.
- B1: Asteazkeneetan 10etatik 12etara edo ostegunetan 16:30etatik 18:30etara.
- B2: Ostegunetan 10etatik 12etara edo asteazkeneetan 16:30etatik 18:30etara.
- C1: Ostiraletan 10etatik 12etara.
Ikastaroaren lekua:
CNAI gelak: Etorbide nagusia/ Avda Central, 1 ( CP Sahatsen/ Los Sauces eraikina ) . 31010- Barañain.
Talde bakoitzean 10 - 15 ikasle egonen dira. Minimora iristen ez bada, CNAIk eskubidea izanen du ikastaroa bertan behera uzteko.
Edozein zalantza izanez gero, hurrengo helbide elektronikora mezu bat bidali ezazu ajuango@cnai.es
Izen-emate epea irekia egonen da 2024ko irailaren 6 arte.