2024-2025 aurrez aurreko ingeleseko ikastaroa Barañainen, 50 urte baino gehiago dutenentzat

Ikastaro honen helburua, irakasle baten laguntzarekin, errefortzu formatu eraginkor bat aurkitzea izango da, non ikasleak ingelesa maila hobetu eta garatuko duen. Ikastaro hau astean behin, bi orduko saio presentzialak izanen ditu.

Deskribapena

Azterketa ofizial bat gainditzeko presiorik ez duten ikasleentzat zuzendutako ikastaroa da. Heldu aroan hizkuntza berri bat ikasteak hainbat abantaila dauzka eta hurrengo lerroetan azalduko dizkizuegu:

- Helduek sistema kognitiboa garatuago daukate, hori dela eta, errazagoa da haientzat ezagutza berriak haien ikasketa prozesuan murgiltzea. Pertsona helduak hizkuntza bat ikasterako orduan efizienteagoa da. 

- Helduek esperientzia gehiago dutenez, hiztegi jatorragoa daukate.  

- Helduek ikasteko motiibazioa dutelarik, ikastaroa eta ikasketa prozesua gehiago disfrutatzeko aukera izanen dute. 

Hori dela eta, CNAIk helduentzako ikastaro anitz ditu ingelesarekin erraztasuna eskuratu nahi duen edonorentzat. Ikastaroak A1etiatik (oinarrizkoena), C1eraino (aurreratua) Europako Hizkuntzen erreferentzia marko orokorra (CMER) kontuan izanda.

Edukiak: 

  • Ikasleei maila-froga bat eginen zaie, ikasle bakoitza dagokion mailan ikastaroa has dezan eta ezagutzak oinarri finko batetik hasteko aukera emanez. 
  • Hizkuntzaren gaitasun guztiak landuko dira, horrela, ikasleak behar bezala komunikatzeko aukera izanen du bizitzako egoera errealetan.  
  • Ulermenaren eta ahozko espresioaren finkapena komunikazioaren oinarri izanik. 
  • Ahoskera eta intonazioa. 
  • Egungo gaien eta eguneroko arazoen aurrean konponbide desberdinak proposa daitezkeen jarduera atsegin eta giza izaera anitza daukaten praktikak landuko dira. 

 

Materiala:

Irakasleak ikasleek saio bakoitzarako behar duten materiala emango die. Ikastaroa gidaliburu bat izanen du ikasleren batek ikastaroko saioez gain, etxean lantzen jarraitu nahi baldin badu. ( ez da prezioaren barruan egongo).

 

Metodologia:

Ikastaroan erabiliko den metodologia hurrengo lerroetan azalduko direnen arteko konbinazioa bat da:

Metodo zuzena edo naturala: ahozko komunikazio zuzenaren bidez egiten dena. Gure lehen hizkuntza (ama hizkuntza) ikasteko erabiltzen dugun metodo naturala da. 

  1. Audio-lingual metodoa: hitz, esaldi eta elkarrizketen errepikapenean oinarritzen da. 
  2. Ikuspegi komunikatiboa: Metodologia baino, ikasketa prozesua modu desberdin batean ikustea da. Interakzioari garrantzi handia emango zaio, izan ere, gelakideekin hitz egitea asko lagunduko du hizkuntzaren garapenean. Gelan partaideen arteko komunikazioa lantzen da, bikoteka, taldeka, irakaslearekin elkarrizketa, solsaldiak, interpretazioak, deskribapenak, eztabaidak etab...

 

Ikastaroa 2023eko urrian hasiko da eta 2023ko maiatzean bukatuko da.Astean bi ordu presentzial (30 ordu inguru).

  • Iniziazio Ikastaroa A1 : astelehenetan 10etatik  12etara edo 16:30etatik 18:30ra
  • Iniziazio-oinarrizko ikastaroa: A1/A2: asteazkenetan 16:30etik 18:30era
  • Oinarrizko ikastaroa: A2: Asteartetan 10:00etatik 12:00etara
  • Bitarteko aurreko ikastaroa: A2/B1: Ostegunetan 16:30etatik 18:30era
  • Tarteko B1 +(PET): Ostiraletan 10:30etik 12:30era
  • Tarteko  maila aurreratua B2 (FIRST): Asteartetan 10:30etik 12:30era
  • Goi maila B2 + : Asteartetan 16:30etik 18:30era
  • Goi maila B2 + : Ostegunetan 10:00etatik 12:00era
  • Goi maila C1: Ostiraletan 10:00etatik 12:00etara  edo  astelehenetan 16:30etik 18:30era

 

Ikastaroaren lekua: 

CNAI gelak: Etorbide nagusia/ Avda Central, 1 ( CP Sahatsen/ Los Sauces eraikina ) . 31010- Barañain.

Talde bakoitzean 10 - 15 ikasle egonen dira. Minimora iristen ez bada, CNAIk eskubidea izanen du ikastaroa bertan behera uzteko.

Edozein zalantza izanez gero, hurrengo helbide elektronikora mezu bat bidali ezazu ajuango@cnai.es

Izen-emate epea irekia egonen da 2022ko irailaren 11a arte.