Ikastaro honen helburua, irakasle baten laguntzarekin, errefortzu formatu eraginkor bat aurkitzea izango da, non ikasleak ingelesa maila hobetu eta garatuko duen. Ikastaro hau astean behin, bi orduko saio presentzialak izanen ditu.
Ikastaro honen helburua, irakasle baten laguntzarekin, errefortzu formatu eraginkor bat aurkitzea izango da, non ikasleak ingelesa maila hobetu eta garatuko duen. Ikastaro hau astean behin, bi orduko saio presentzialak izanen ditu.
Azterketa ofizial bat gainditzeko presiorik ez duten ikasleentzat zuzendutako ikastaroa da. Heldu aroan hizkuntza berri bat ikasteak hainbat abantaila dauzka eta hurrengo lerroetan azalduko dizkizuegu:
- Helduek sistema kognitiboa garatuago daukate, hori dela eta, errazagoa da haientzat ezagutza berriak haien ikasketa prozesuan murgiltzea. Pertsona helduak hizkuntza bat ikasterako orduan efizienteagoa da.
- Helduek esperientzia gehiago dutenez, hiztegi jatorragoa daukate.
- Helduek ikasteko motiibazioa dutelarik, ikastaroa eta ikasketa prozesua gehiago disfrutatzeko aukera izanen dute.
Hori dela eta, CNAIk helduentzako ikastaro anitz ditu ingelesarekin erraztasuna eskuratu nahi duen edonorentzat. Ikastaroak A1etiatik (oinarrizkoena), C1eraino (aurreratua) Europako Hizkuntzen erreferentzia marko orokorra (CMER) kontuan izanda.
Edukiak:
Materiala:
Irakasleak ikasleek saio bakoitzarako behar duten materiala emango die. Ikastaroa gidaliburu bat izanen du ikasleren batek ikastaroko saioez gain, etxean lantzen jarraitu nahi baldin badu. ( ez da prezioaren barruan egongo).
Metodologia:
Ikastaroan erabiliko den metodologia hurrengo lerroetan azalduko direnen arteko konbinazioa bat da:
Metodo zuzena edo naturala: ahozko komunikazio zuzenaren bidez egiten dena. Gure lehen hizkuntza (ama hizkuntza) ikasteko erabiltzen dugun metodo naturala da.
Ikastaroa 2023eko urrian hasiko da eta 2023ko maiatzean bukatuko da.Astean bi ordu presentzial (30 ordu inguru).
Ikastaroaren lekua:
CNAI gelak: Etorbide nagusia/ Avda Central, 1 ( CP Sahatsen/ Los Sauces eraikina ) . 31010- Barañain.
Talde bakoitzean 10 - 15 ikasle egonen dira. Minimora iristen ez bada, CNAIk eskubidea izanen du ikastaroa bertan behera uzteko.
Edozein zalantza izanez gero, hurrengo helbide elektronikora mezu bat bidali ezazu ajuango@cnai.es
Izen-emate epea irekia egonen da 2022ko irailaren 11a arte.