Deskribapena
Ingelera eta euskaraz murgiltzeko eguneko ikastaroen proposamen honen helburua da haurrek hizkuntzak, kasu honetan ingelera, modu dibertigarrian praktikatzea udan zehar jarduera ludikoak eginez, eta, horretarako, astero programa desberdinak eskaintzen dira goizez, 2025eko ekainaren 30etik abuztuaren 29ra. Haur Hezkuntzako 1. mailatik (ikasturtea 2025eko ekainean amaitu dutenak) Lehen Hezkuntzako 6. mailara arte, eta astebetetik gora eman dezakete izena.
Ikastaro horien helburua da ikasleek helmugako hizkuntzan komunikatzeko duten gaitasuna hobetzea eta udaldian familiak bateratzen laguntzea.
Helburu orokorra
Atzerriko hizkuntza komunikazio-hizkuntza gisa sustatuko da, testuinguru erreal eta ludiko batean, parte-hartzaileek hizkuntza horretan erabat murgiltzeko bizipena izan dezaten. Alde horretatik, Nafarroako Foru Komunitatean eleaniztasuna sustatu nahi da, eta, aldi berean, inklusioa sustatu eta familien kontziliazioa bultzatu nahi da udan.
Helburu espezifikoak.
- Ingelera eta euskararen erabilera erreala bultzatu
- Ahozko trebetasunak azpimarratu eta hobetzea, ikastetxeetan egiten den ikaskuntza-prozesuaren osagarri gisa.
- Ingelera normalizatzea, gure ikasleen arteko komunikazio-bide gisa.
- Zeharkako edukien bidez gizarte-kontzientzia handiagoa sustatzea.
- Kulturen arteko konpetentzian eta atzerriko tradizioetan sartzea.
- Autonomia, sormena, talde-lana, errespetua eta aniztasuna bezalako balioetan prestakuntza sustatzea.
Metodologia:
CLIL metodologiaren bidez, ikasleek modu ludiko batean ikasiko dute hizkuntza eta edukia. Horretarako, egunero bost saio proposatzen dira, jolas-, kirol- eta komunikazio-jarduerak egiteko, hala nola: gaikako proiektuak, kirolak, erronkak eta multimedia-saioak, ingelesa komunikatzeko, ondo pasatzeko eta atzerriko hizkuntza bat ikasteko bitarteko gisa benetan erabiltzea sustatzeko.
Astero irteera bat izaten da instalazioetatik kanpo, aire zabaleko jarduerak egiteko.
Jarduera haur eta lehen hezkuntzako ikasleentzat da.
Ordutegia:
Ikastaroaren ordutegia: 9: 00etatik 14:00etara (jantoki-zerbitzua 14:00etatik 15:30era aukera daiteke).
Taldekatzeak:
Ikasleak ikasturtearen arabera taldekatuko dira, eta taldeak 15 ikasle inguru izango dira. Ikasturtez ikasturte taldea osatzeko ikasle nahikorik ez badago, ikasleak honela multzokatu ahal izango dira zikloaren arabera:
- Ekainean amaitutako Haur Hezkuntzako 1. maila, Haur Hezkuntzako 2. eta 3. mailak.
- L.H. 1º, 2º
- L.H. 3º, 4º
- L.H. 5º y 6º
OHARRA: Beste parte-hartzaile baten talde berean egon nahi baduzu, mesedez adierazi Aipamenak laukian izena ematean.
Non emango den:
Lagunak Elkartea (Ronda Barañain, s/n, 31010 Barañáin) .
Asteko txandak eta gaiak:
Euskara:
- 1. Astea ekainaren 30etik uztailaren 4ra. ITXASOAN
- 2. Astea uztailaren 28tik abuztuaren 1era: KOLOREZ BIZI
- 3. Astea abuztuaren 18tik 22ra: KANTA DEZAGUN
Ingelesa:
- 1. Astea uztailaren 21etik 24ra. OLYMPIC GAMES
- 2. Astea abuztuaren 4tik 8ra: LITTLE EXPLORERS
- 3. Astea abuztuaren 25etik 29ra: THE MUSICIAN'S WORLD
Jardueren egutegi motak:
Bi motatako jarduera egutegiak ditugu:
1. motako ordutegia.- Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleak

2. motako ordutegia.- Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloko ordutegi tipoak.

Familiendako jardueren jarraipena:
Familiek astean zehar seme-alabek egindako jardueren jarraipena egin ahal izango dute. Horretarako, CNAIk argazkiak eta bideoak aterako ditu eta esteka pertsonalizatu baten bidez sartzeko aukera emango zaie.
Ikastaroaren prezioa:
5 eguneko txandak: 97€ 9:00etatik a 14:00h-etara
4 eguneko txandak : 78€ 9:00etatik 14:00h-etara
Servicio de madrugadores de 7:30 a 9:00h: 2€ /dia.
Bazkaltzeko arreta-zerbitzua. Ikasle bakoitzak ekarri beharko du, eta mikrouhin-labean berotu ahal izango da, 14:00etatik 15:30era. Irteera malgua izango du 14:45etik aurrera: 4€
* Ikastaroaren kostuari honako deskontu hauek aplikatuko zaizkio:
- Bigarren anai-arrebak: % 10eko deskontua aplikatuko zaio: 87,30 €(5 eguneko astea) eta 70,2 €(4 eguneko astea)
- Hirugarren anai-arrebak eta hurrengoak: % 20ko deskontua: 77,6 €(5 eguneko astea) eta 62,4 (4 eguneko astea)
OHARRA: Lagunak Elkarteko bazkide ez diren parte-hartzaileek Lagunakeko instalazioetara joan beharko dute astelehenetik ostiralera, ekainaren 17a baino lehen, dagozkion eguneroko sarrerak ordaintzeko. Instalazioetara sartzeko tarifak hauek dira:
-
3 eta 9 urte bitartekoak, bazkideak ez direnak, Barañainen erroldatuak: 5,30 €/eguneko.
-
10 eta 12 urte bitartekoak, Barañainen erroldatuta ez daudenak: 6,40 €/eguneko.
-
3 eta 9 urte bitartekoak, Barañainen ez erroldatuta eta EZ-bazkideak: 10,70 €/eguneko.
-
10 urtetik 12 urtera, EZ bazkide eta Barañainen EZ erroldatuta : 13,80 €/eguneko.
Izena emateko epea 2025eko ekainaren 17ra arte.
Plaza konfirmatu ondoren, onartutako ikasle bakoitzari ikastaroaren zenbateko osoaren ordainagiria igorriko zaio, eta plaza konfirmatuta geratuko da.