Hizkuntzak

CNAIk nafarren komunikazio-gaitasunaren hobekuntza bultzatu nahi du, erkidego hau gizarte plural, gaitu eta nazioartekotua izan dadin, non hizkuntzak ikasteko, ekimenerako edo aisialdirako komunikazio-zubiak izango baitira. Horretarako, CNAIk hizkuntza desberdinetako eta hainbat pertsonarentzako hizkuntza-programak eskaintzen ditu.

Bila ezazu zure beharretara hobekien egokitzen den ikastaroa!

Haurrak

English Week

Ingelesean murgiltzeko programa, Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleentzat, Hezkuntza Departamentuak sustatua. Helburua da komunikazio-gaitasuna hobetzea eta ahozko trebetasunak lantzea, murgiltze-testuinguruan.

Eskolaz kanpoko

HappySchool eta Farandole ingeleseko eta frantseseko irakaskuntza-programak dira, hurrenez hurren, Haur Hezkuntzako (2. eta 3. Mailetako) eta Lehen Hezkuntzako (1. mailatik 6.era) ikasleentzat, eskolaz kanpoko orduetan. Programaren ezaugarria da ikasleen adinarekin eta mailarekin bat datozen jarduera dinamiko eta dibertigarrien bidez ikastea.

Ikastaro aktiboak

HAPPY SCHOOL CNAI BARAŅÁIN 2022 - 2023
2022

Ingelesa modu ludiko eta dibertigarrian lantzeko ikastaroa. Eskolaz kanpoko ordutegian eginen da eta bi orduko saio bat astean izanen da eta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat zuzendua egonen da.

Hiri-kampamentuak

Proposamen honetan,  udan atzerriko hizkuntza haurrek modu dibertigarrian praktikatzen dute . Programa honen helburua  Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen komunikazio gaitasuna hobetzea da, beraz, elkarreragin guztiak hizkuntza horretan egiten dira.

Aste Santuko Hiri kampamentuak (Happy Easter)

Happy Easter Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako ikastaroa da, eta Aste Santuko oporretan parte-hartzaileek atzerriko hizkuntza indartu eta konfiantza hartzen dute. Horretarako, jarduera dinamiko eta ludiko ugari egiten dira, haurrek hizkuntza horretan ulertzeko eta adierazteko gaitasunak gara ditzaten ahalbidetzen duen gai baten inguruan.

Ikastaro aktiboak

Happy Easter Aņorbe 2023
2023

Ingeleseko ikastaroa Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, 2023ko apirilaren 11tik 14ra arte.

Happy Easter Cascante 2023
2023

Ingeleseko ikastaroa Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, 2023ko apirilaren 11tik 14ra arte.

Happy Easter Olite 2023
2023

Ingeleseko ikastaroa Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, 2023ko apirilaren 11tik 14ra arte.

Happy Easter Pamplona 2023
2023

Ingeleseko ikastaroa Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, 2023ko apirilaren 11tik 14ra arte.

Neguko Hiri-kampalekuak (Winter Time)

Winter Time Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako ikastaroa da, eta parte-hartzaileek  atzerriko hizkuntza indartu eta konfiantza hartzen dute Gabonetako oporretan. Horretarako, jarduera dinamiko eta ludiko ugari egiten dira, haurrek hizkuntza horretan ulertzeko eta adierazteko gaitasunak garatzea ahalbidetzen duen gai baten inguruan.