Ingelesa hobetu eta azterketa ofizialak gainditzeko trebetasun desberdinak landu nahi dituzten DBH eta Batxilerreko ikasleentzat zuzendutako ikastaroa. Adierazpen eta ahozko gaitasunei garrantzi handia emanez. Ikasleen hizkuntz zehaztasuna eta malgutasuna indartuz.
Ikastaroari ahalik eta etekin handiena ateratzeko, taldeak ikasleen mailaren arabera sortuko dira. Europako Marko Orokorrak "Marco Común Europeo" (MCER) ezartzen dituen parametroak kontuan hartuko dira mailak ezartzeko. 6 eta 12 ikasle bitarteko gelak izanen dira.
Metodología
Saio presentzial bakoitzak ulermena eta espresioa lantzeko jarduera desberdinak izanen ditu. Gainera, adin eta maila bakoitzerako aproposak diren gai eguneratuak proposatuko dira (joko komunikatiboak, solasaldiak, gai gaurkotuak, eguneroko bizitza, ikasketak, aisialdia...).
Horretaz gain, ikasleekin azalpen gramatikalak landuko dira haien ezagupenak areagotu eta praktikan jartzeko. Hortaz, ahozkoan zehaztasun maila handiagoa eskuratuz.
Halaber, bi hizkuntz azterketa ofizialetako ahozkoaren (Speaking) teknika eta aspektu garrantzitsuenak azpimarratuko dira, ikasleak trebatu daitezen.
Nori dago eskainia?
Nafarroako edozein ikastetxetan ingelesa maila hobetu nahi duten 1. eta 4. DBH bitarte/ Batxilergoko ikasleentzako eskainitako ikastaroa da. CNAIk ikastaroa bertan behera uzteko eskubidea izanen du.
Iraupena
2023ko urriaren 3etik, 2024eko maiatzaren 31era.
Ikasle berriak
Ikasle berriak, izen-ematea egiteko, aurre-froga bat egin beharko dute, ajuango@cnai.es helbidean eska ezazu.
Izena eman nahi baduzu 948 20 73 43 zenbakira dei ezazu edota info@cnai.es -era email bat bidali ezazu.
Ordutegia
Saioa presentzialak astean bi ordukoak izanen dira eta 16:30etatik 18:30etara izanen dira.
-A2: astelhena 17:30etatik 19:30etara
- B1: asteartea 17:30etatik 19:30etara
- B2: osteguna 17:30etatik 19:30 etara
- C1: asteazkea 17:30etatik 19:30etara
Izen-emate epea
Irailaren 5a arte.