2022-2023eko DBH eta Batxiler ikasleentzako ingeles azterketen prestaketa Barañainen - COPIA - COPIA

Ingelesa maila hobetu eta azterketa ofizialetara prestatzeko xedearekin, DBH eta Batxilerreko ikasleentzat eskainitako ikastaroa.

Deskribapena

 

Ingelesa hobetu eta azterketa ofizialak gainditzeko trebetasun desberdinak landu nahi dituzten DBH eta Batxilerreko ikasleentzat zuzendutako ikastaroa. Adierazpen eta ahozko gaitasunei garrantzi handia emanez. Ikasleen hizkuntz zehaztasuna eta malgutasuna indartuz. 

Ikastaroari ahalik eta etekin handiena ateratzeko, taldeak ikasleen mailaren arabera sortuko dira. Europako Marko Orokorrak "Marco Común Europeo" (MCER) ezartzen dituen parametroak kontuan hartuko dira mailak ezartzeko. 6 eta 12 ikasle bitarteko gelak izanen dira. 

 

 

Metodología

Saio presentzial bakoitzak ulermena eta espresioa lantzeko jarduera desberdinak izanen ditu. Gainera, adin eta maila bakoitzerako aproposak diren gai eguneratuak proposatuko dira (joko komunikatiboak, solasaldiak, gai gaurkotuak, eguneroko bizitza, ikasketak, aisialdia...).

Horretaz gain, ikasleekin azalpen gramatikalak landuko dira haien ezagupenak areagotu eta praktikan jartzeko. Hortaz, ahozkoan zehaztasun maila handiagoa eskuratuz. 

Halaber, bi hizkuntz azterketa ofizialetako ahozkoaren (Speaking) teknika eta aspektu garrantzitsuenak azpimarratuko dira, ikasleak trebatu daitezen. 

 

Nori dago eskainia?

Nafarroako edozein ikastetxetan ingelesa maila hobetu nahi duten 1. eta 4. DBH bitarte/ Batxilergoko ikasleentzako eskainitako ikastaroa da. CNAIk ikastaroa bertan behera uzteko eskubidea izanen du. 

 

 

Iraupena

2022ko urriaren 3etik, 2023eko maiatzaren 31era.

 

 

 

Ikasle berriak

Ikasle berriak, izen-ematea egiteko, aurre-froga bat egin beharko dute, ajuango@cnai.es helbidean eska ezazu.

Izena eman nahi baduzu 948 20 73 43 zenbakira dei ezazu edota info@cnai.es -era email bat bidali ezazu. 

 

Izen-emate epea 

Irailaren 5a arte.