Hizkuntzak

CNAIk nafarren komunikazio-gaitasunaren hobekuntza bultzatu nahi du, erkidego hau gizarte plural, gaitu eta nazioartekotua izan dadin, non hizkuntzak ikasteko, ekimenerako edo aisialdirako komunikazio-zubiak izango baitira. Horretarako, CNAIk hizkuntza desberdinetako eta hainbat pertsonarentzako hizkuntza-programak eskaintzen ditu.

Bila ezazu zure beharretara hobekien egokitzen den ikastaroa!

Gazteak

Gofor Cambridge (Azterketen prestakuntza)

DBHko eta Batxilergoko ikasleentzat da ikastaroa, lau komunikazio-trebetasunak lantzeko (ahozko eta idatzizko azalpen eta ulermena) eta, hartara, ikasleak Cambridgeko azterketa ofizialetarako prestatzeko.

 

Ikastaro aktiboak

2023-2024eko DBH eta Batxiler ikasleentzako ingeles azterketen prestaketa Barañainen
2023

Ingelesa maila hobetu eta azterketa ofizialetara prestatzeko xedearekin, DBH eta Batxilerreko ikasleentzat eskainitako ikastaroa.

Eskola-laguntza programa

Ikastetxeek hala eskatuta, CNAIk aukera ematen du atzerriko hizkuntzan bigarren hezkuntzarako eta batxilergorako errefortzuko talde txikiak antolatzeko .

Interesatzen bazaizu, jar ezazu gurekin harremanetan info@cnai.es helbidearen bidez, xehetasunak ezagutzeko.