Eskolaz kanpoko

HappySchool eta Farandole ingeleseko eta frantseseko irakaskuntza-programak dira, hurrenez hurren, Haur Hezkuntzako (2. eta 3. Mailetako) eta Lehen Hezkuntzako (1. mailatik 6.era) ikasleentzat, eskolaz kanpoko orduetan. Programaren ezaugarria da ikasleen adinarekin eta mailarekin bat datozen jarduera dinamiko eta dibertigarrien bidez ikastea.

Deskribapena

Programak hizkuntzaren lau trebetasunak lantzen ditu (ahozko eta idatzizko adierazpena eta ulermena), sormena, autonomia eta talde-lana sustatuz. Haurrek beren komunikazio-gaitasuna ingelesez garatzen dute, ezagutzak indartuz eta hizkuntza horretan konfiantza lortuz, hizkuntza-trebetasunak hobetzen dituzten bitartean, ahozko komunikazioan arreta jarriz. Horrela, ikasleek ingelesa ohiko komunikazio-tresnatzat hartzen dute, hizkuntza horretan moldatzen ikasten dute eta hizkuntzaren aspektu nagusietara hurbiltzen dira.

Proiektu honetarako, ikasleen adinari eta mailari egokitutako material eta baliabide berritzaileak eskaintzen ditu CNAIk, eta, besteak beste , jarduera ludikoen, jokoen, abestien, eskulanen eta bideoen bidez garatzen du bere programa.

Eskolak astean bi saiotan ematen dira, bakoitza ordubetekoa, baina ikastetxearen eta Gurasoen Elkartearen beharretara egokitzeko aukera dago.

á

HAPPY SCHOOL CNAI BARAĐ┴IN 2022 - 2023
2022

Ingelesa modu ludiko eta dibertigarrian lantzeko ikastaroa. Eskolaz kanpoko ordutegian eginen da eta bi orduko saio bat astean izanen da eta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat zuzendua egonen da.