Lan-arloko Enplegurako Lanbide Heziketaren sistemaren helburua da langileen (lanean ari direnen eta langabeen) garapen pertsonal eta profesionalari lagunduko dion prestakuntza bultzatu eta egitea, haien enplegagarritasuna eta laneko sustapena hobetuz. Prestakuntza horrek lan merkatuaren beharrei erantzuten die eta enpresen lehiakortasuna hobetzera bideratuta dago.
Langileen lanbide gaitasunak, bai prestakuntza prozesuen bidez bai lan esperientziaren bidez eskuratutakoak, egiaztatu ahal izatea erraztea eta sustatzea du helburu.
CNAIk, Hezkuntza Departamentuaren menpeko erakunde instrumentala den aldetik eta Lanbide Heziketako Zuzendaritza Nagusiaren gainbegiradapean, prestakuntza beharrak aztertzeko ekintzak egiten ditu, profesionaltasun ziurtagirien prestakuntza ekintzen jarraipena eta gaitasunak egiaztatzeko prozesuak. Prozesu horren bidez, izangaiak lan esperientziaz edo prestakuntzako bide ez-formalez eskuratutako gaitasun profesionalen egiaztagiri ofiziala eskuratzen du, horiek ebaluatu ondoren.