Deskribapena
Ingelera eta euskaraz murgiltzeko eguneko ikastaroen proposamen honen helburua da haurrek hizkuntzak, kasu honetan ingelera, modu dibertigarrian praktikatzea udan zehar jarduera ludikoak eginez, eta, horretarako, astero programa desberdinak eskaintzen dira goizez, 2026eko ekainaren 29tik abuztuaren 28ra. Haur Hezkuntzako 1. mailatik (ikasturtea 2026ko ekainean amaitu dutenak) Lehen Hezkuntzako 6. mailara arte, eta astebetetik gora eman dezakete izena.
Ikastaro horien helburua da ikasleek helmugako hizkuntzan komunikatzeko duten gaitasuna hobetzea eta udaldian familiak bateratzen laguntzea.
Helburu orokorra
Atzerriko hizkuntza komunikazio-hizkuntza gisa sustatuko da, testuinguru erreal eta ludiko batean, parte-hartzaileek hizkuntza horretan erabat murgiltzeko bizipena izan dezaten. Alde horretatik, Nafarroako Foru Komunitatean eleaniztasuna sustatu nahi da, eta, aldi berean, inklusioa sustatu eta familien kontziliazioa bultzatu nahi da udan.
Helburu espezifikoak.
- Ingelera eta euskararen erabilera erreala bultzatu
- Ahozko trebetasunak azpimarratu eta hobetzea, ikastetxeetan egiten den ikaskuntza-prozesuaren osagarri gisa.
- Ingelera normalizatzea, gure ikasleen arteko komunikazio-bide gisa.
- Zeharkako edukien bidez gizarte-kontzientzia handiagoa sustatzea.
- Kulturen arteko konpetentzian eta atzerriko tradizioetan sartzea.
- Autonomia, sormena, talde-lana, errespetua eta aniztasuna bezalako balioetan prestakuntza sustatzea.
Metodologia:
CLIL metodologiaren bidez, ikasleek modu ludiko batean ikasiko dute hizkuntza eta edukia. Horretarako, egunero bost saio proposatzen dira, jolas-, kirol- eta komunikazio-jarduerak egiteko, hala nola: gaikako proiektuak, kirolak, erronkak eta multimedia-saioak, ingelesa komunikatzeko, ondo pasatzeko eta atzerriko hizkuntza bat ikasteko bitarteko gisa benetan erabiltzea sustatzeko.
Astero irteera bat izaten da instalazioetatik kanpo, aire zabaleko jarduerak egiteko.
Jarduera haur eta lehen hezkuntzako ikasleentzat da.
Ordutegia:
Ikastaroaren ordutegia: 9:00etatik 14:00etara (jantoki-zerbitzua 14:00etatik 15:30era aukera daiteke).
Taldekatzeak:
Ikasleak ikasturtearen arabera taldekatuko dira, eta taldeak 15 ikasle inguru izango dira. Ikasturtez ikasturte taldea osatzeko ikasle nahikorik ez badago, ikasleak honela multzokatu ahal izango dira zikloaren arabera:
- Ekainean amaitutako Haur Hezkuntzako 1. maila, Haur Hezkuntzako 2. eta 3. mailak.
- L.H. 1º, 2º
- L.H. 3º, 4º
- L.H. 5º y 6º
OHARRA: Beste parte-hartzaile baten talde berean egon nahi baduzu, mesedez adierazi aipamenak laukian izena ematean.
Non emango den:
Lagunak Elkartea (Barañain etorbidea z/g 31010 Barañáin) .
Asteko txandak eta gaiak:
Ingelesa:
- 1. astea uztailaren 29tik 24ra. DETECTIVES
- 2. astea abuztuaren 4tik 8ra: FAIRY TALES
- 3. astea abuztuaren 10etik 14ra: THERE IS NO PLANET B
- 4. astea abuztuaren 24tik 28ra: SPACE CAMP
Euskara:
- 1. astea ekainaren 22tik 26ra. JOKO OLINPIKOAK
- 2. astea uztailaren 20tik 24ra. PIRATAK
- 3. astea abuztuaren 3tik 7ea: MUSIKAREN MUNDUA
- 4. astea abuztuaren 17tik 21era: ESPLORATZAILEAK
Jardueren egutegi motak:
Familiendako jardueren jarraipena:
Familiek astean zehar seme-alabek egindako jardueren jarraipena egin ahal izango dute. Horretarako, CNAIk argazkiak eta bideoak aterako ditu eta esteka pertsonalizatu baten bidez sartzeko aukera emango zaie.
Ikastaroaren prezioa:
5 eguneko txandak: 99€ 9:00etatik a 14:00etara
Bazkaltzeko arreta-zerbitzua. Ikasle bakoitzak ekarri beharko du, eta mikrouhin-labean berotu ahal izango da, 14:00etatik 15:30era. Irteera malgua izango du 14:45tatik aurrera: 4€
* Ikastaroaren kostuari honako deskontu hauek aplikatuko zaizkio:
- Bigarren anai-arrebak: % 10eko deskontua aplikatuko zaio: 89,10 €
- Hirugarren anai-arrebak eta hurrengoak: % 20ko deskontua: 79,2 €
OHARRA: Lagunak Elkarteko bazkide ez diren parte-hartzaileek Lagunakeko instalazioetara joan beharko dute astelehenetik ostiralera, ekainaren 17a baino lehen, dagozkion eguneroko sarrerak ordaintzeko.
Izena emateko epea 2026eko maiatzaren 31ra arte.
Plaza konfirmatu ondoren, onartutako ikasle bakoitzari ikastaroaren zenbateko osoaren ordainagiria igorriko zaio, eta plaza konfirmatuta geratuko da.