Aste Santuko Hiri kampamentuak (Happy Easter)

Happy Easter Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleei zuzendutako ikastaroa da, eta Aste Santuko oporretan parte-hartzaileek atzerriko hizkuntza indartu eta konfiantza hartzen dute. Horretarako, jarduera dinamiko eta ludiko ugari egiten dira, haurrek hizkuntza horretan ulertzeko eta adierazteko gaitasunak gara ditzaten ahalbidetzen duen gai baten inguruan.

Deskribapena

Ikastaro honen bidez, bigarren hizkuntza baten komunikazio-gaitasunaren ikaskuntza sustatu nahi da parte-hartzaileen artean. Gainera, kultura arteko gaitasuna eta gaitasun eleanitza lortzea azpimarratzen da.

Proposamen honen helburu nagusia ikasiz gozatzea da, autonomia sormena, talde-lana, errespetua edo aniztasuna bezalako balioak sustatzen diren bitartean. Askotariko jarduerak proposatzen dira: eskulanak, antzerkia , jolasak, musika eta dantza.

Gure web orrian kontsulta dezakezu zein herritan eta ikastetxetan egiten den.

Happy Easter Tafalla 2024
2024

Ingeleseko ikastaroa Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, 2024ko apirilaren 2ik 15 arte.