NORTZUK GARA

Hizkuntzen ikasketa erraztu eta sustatzeko Nafarroako Gobernuak 2001ean sortu zuen enpresa publikoa gara. Nafarroa nazioartean kokatzeko eta xede hori bultzatzeko proiektu berritzaileak sortu eta bideratzeko helburuarekin jaio zen CNAI, proiektu horien konpetenzia hizkuntza ezberdinetan hobetzeko, hain zuzen ere.

Gure ibilbidean zehar Europako eta tokiko proiektuak jarri ditugu martxan eta horiek guztiek eragin handia izan dute gure errealitate sozialean. Lanean aritu garen hamabost urte baino gehiago hauetan, eskoletako ikasleentzako, irakasleentzako eta hezitzaileentzako ikastaro eta programak eskaini ditugu.

Kudeatzaile eta irakasle prestatu eta motibatuak ditugu gure taldean. Haur, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleak, irakasleak, Administrazio Publikoko langileak eta interesa jarri duten persona ororentzako ikastaroak eskaini ditugu. Gure helburua ikasle guztien hizkuntza konpetentziaren hobekuntza izan da eta metodo berritzaileak erabli ditugu horretarako.